Indarkeri matxistarik gabeko herriak ehuntzen
Bortzirietako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzutik gonbidapen garrantzitsu bat luzatu nahi die eskualdeko bestetako eragile guzioi (ostatu, txozna, elkarte eta herri-taldee...
2023.urtean Bortzirietako Emakume eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana onartu zen (2023-2027). Bertan, lehendabiziko esku-hartze arloan Borzirietako bortz udaletan genero ikuspegia Udalaren jardueran txertatzearen beharra azpimarratzen da. Ardatz hau Udaletan garatu ahal izateko, ezinbestekoa dugu Udaletako udal ordezkariek genero politiken inguruko ezagutzak eskuratzea, Udal jarduera guztia genero ikuspegitik landu ahal izateko.
“1.1.3. Bost udaletako ordezkari politiko guztientzako Berdintasun Politiken inguruko oinarrizko trebakuntza bat jasotzea. Trebakuntzak urtero antolatuko dira, urte bakoitzean herri ezberdin batetan”
2023an ekintza hau aurrera eramateko, Bortzirietako udal ordezkarientzako Berdintasun politiken inguruko oinarrizko formakuntza saioa antolatu zen, Etxalarren.
Aurten jarraipena emanen diogu Igantzin:
Oinarrizko formakuntza, maiatzak 14.
Sakontzeko formakuntza, maiatzak 30.
Formatzailea: Idoia Lekue Peña.
Formakuntzaren helburuak, bertzeak bertze: berdintasunean sentsibilizatu, berdintasunaren kontzeptuetan sakondu, berdintasun irizpideekin lan egiteko beharraz ohartu eta genero ikuspegia txertatzeko hainbat gako ezagutzea izanen ditugu. Gainera, ikasitakoaren aplikazio praktiko eta erreala bilatuko da.
Bortzirietako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzutik gonbidapen garrantzitsu bat luzatu nahi die eskualdeko bestetako eragile guzioi (ostatu, txozna, elkarte eta herri-taldee...
2026ko maiatzaren 25etik ekainaren 12ra eta abuztuaren 24tik irailaren 4ra. Lesakako Herriko Etxean edo Egoitza Elektronikoa - LESAKA BAJAK: 2026ko maiatzaren 25etik 29r...
Argazkiak, idatziak....edozein ekarpen izanen da ongi etorria!. Animatu! herribazkarialesaka@gmail.com / kultura@lesaka.eus