Lesaka – Domiko
Luzera: 8,3 Km.
Malda: +500/-30 m.
Ibilbide mota: mendi ibilbidea, bideaxka batzutan, desnibel haundia eta trazaketa luzekoa.
Oiartzungo errepidetik (NA-4000), Biurrana auzora joanen gara (80m). Erreka ondoko bidetik jarraituko dugu, eta hortik ezkerretara, Biurgaraiko burdinola zaharra ikusiko dugu. Zentral baten ondotik doan porlanezko malda aldapatsua igo eta gero Idiburuta baserriraino joanen gara bidexka batetik (375m). Berehala, Ikatzulo lepora iritsiko gara (485m), bide ugari elkartzen diren lekua da hau eta 300m beheiti eginez (mendebaldera) Domikoko urtegira ailegatuko gara (435m).
KONTUZ! Porlanezko malda igotzen hasi baino lehen bertze bidegurutze bat dago ibilbide bezala seinaleztatua, ez hartu bidegurutze hau, bidea jarraitu.
Ibilbide hau Domiko-San Anton ibilbidearekin lotu daiteke.

