Lesaka – Lizarrieta (Usategiak)
Luzera: 9,2 Km.
Malda: +400 m.
NA-4000 errepidetik, Bidasoa ibaia gurutzatu behar da. Gero, eskuinera, 150 m inguru eginen ditugu NA-121-A errepidetik (Iruñerako noranzkoan). Ezkerrera, bide zabal bat ikusiko dugu; tarte bat sigi-sagaka egin ondoren, Urkaitzeko borda etxera ailegatuko gara. Ekialdera, Monoko bordaraino joanen gara, zenbait lepora goitu ondoren.
Etxalartik Sarara doan errepidea (NA-4000) pasatu eta Bera-Elizondorako noranzkoan Lizarrieta gainera ailegatuko gara, Etxalarko usategi ingurura (440m).
