Agiña – Domiko
Luzera: 2,2 Km.
Desnibela: 100 m.
Ibilbide mota: bide laburra, zabala eta erreza, ia desnibelarik gabe.
Oiartzunera doan NA-4000 errepidea jarraituz Agiñako ingurura ailegatzen gara; eskuinean, basoaren ondoan, zaindu gabeko 9 mairu-baratza daude.
Ezkerretara pista zabal bat jarraitu eta ezker aldean Agiñako trikuharria dago.
500 metroz aurrera eginez, ezkerretara, 4 mairu-baratza ikus ditzakegu.
Malda txiki bat pasatu eta gero, pistatik ezker aldera, Jorge Oteizak Aita Donostiaren omenez egindako oroigarria dago mendixka baten gainean (554m). Bertan, bertze multzo megalitiko bat ikus dezakegu.
Ikatzulo mendi-leporaino ailegatzen da honako pista hau (485m), hainbat bideren elkargunea da leku hau, eskuineko bidetik beheiti joanez, pistatik 300 metro ibilita Domikoko urtegira iris gaitezke (435m).
Ibilbide hau, Domiko-San Anton edo Lesaka-Domiko ibilbideekin lotu daiteke.
