Lesaka – Igantzi
Luzera: 4,3 Km.
Desnibela: +215/.50 m.
Ibilbide mota: bide laburra, zabala eta erraza, bainan desnibelarekin.
Lesakako Plaza Zaharretik abiatuta, Ote kalea hartu eta Igantziko bidea jarraituko dugu. Errepide honetatik (NA-4252) 800 metrotara dago Migelenea etxea; hor, eskuineko bidea hartuko dugu, erreka ondotik doana. Jarraian dauden egurrezko bi zubitxoak gurutzatu eta malda handi samarra aurkituko dugu, pinadia gurutzatuz, Antoneko bordaraino ailegatuko gara (210m). Bide zabaletik segitu eta gainaldea gurutzatu behar da (272m), Ansontxeberria etxe ondotik. Hortik, Igantziraino jaitsiko gara asfaltozko bidetik (220m), azken 600 metroetan PR NA 10 ibilbidearekin bat eginen dugu.
Ibilbide hau Igantzi-San Juan Xar ibilbidearekin lotzen ahal da eta nahi izanez gero San Juan Xarreko baselizatik arantzarako bidea ere hartzen ahal da.
