Lesaka – San Anton

Luzera: 7,3 Km.

Desnibela: +400/-250 m.

Ibilbide mota: mendi bidea, bidaxka batzutan, desnibela handi eta trazaketa luzekoa.

Urtarrilaren 17an eta hurrengo igandean San Antonera erromeria egiteko jarraitzen den ibilbidea.

Oiartzungo errepidea jarraituz (NA-4000) eta industrialdeko eremu inguruan Nabazeko errepide maldatsutik igoko gara, Etxeniken bordaraino (140m). Bertan, ezkerretara hartuko dugu, Pikabea baserrira doan bidean barrena (errepidea utziz). Pikabean, harrizko zati batzuk dituen bide bat hasten da goiti Banarretako gaineraino (Nabaz eta Katazpegi auzoak lotzen dituen asfaltozko bideraino).

Bidea gurutzatu eta ur-tratamendurako dagoen zentral bateraino doan asfaltozko pista hartuko dugu eta Alasetako pasabideraino luzatuko dugu bidea (340m). Illasmendi mendiaren hegoaldetik Gardeleko Bizkarreraino joanen gara (445m). Beherantz doan asfaltozko pista jarraituko dugu Tellegiko lepora ailegatuz (412m) eta handik San Anton ermitara jaitsiko gara (240m), Kopakarri eta Aiako Harrien ikuspegi ederra dago bertan.

Ia bide guzia GR 11 rekin batera doan ibilbidea.

Gardelkotik jeitsitzen den pistan Endarlatsa-Agiña ibilbidearekin gurutzatzen da.

Ibilbide hau Lesakako itzuli ttikiarekin lotzeko aukera dago.

 

Facebook
Instagram
contacto
Volver arriba