Lesaka – Frain
Luzera: 2,5 Km.
Malda: 450 m.
Lesakako hilerria baino pixka bat lehenago, porlanezko bide maldatsu bat hasten da eskuin aldera eta bide hori hartuko dugu, gero lurrezko bide bihurtzen da eta goiti jarraitzen du, Frain baserriraino (265m).
Sigi-sagaka, bide horretatik segituko dugu Fraingo bordara ailegatu arte, bertan iturri bat dago (420m). Ipar-mendebaldera, Pilotasoro alderdira doan bidea hartuko dugu (bi ataka eta pinudi gaztea); ondoren, hegoaldera, gurutzeraino (465m) eta Fraingo gaineraino (499m) ailegatuko gara.
Mahai panoramikoa dagoen puntutik, porlanezko pistatik behera eginez, Igantzi herrira iritsi daiteke.
