Endarlatsa – Agiña
Luzera: 7,1 Km.
Desnibela: +500 m.
Ibilbide mota: mendi ibilbidea, bidaxka batzutan, desnibela haundia eta trazaketa luzekoa.
Bidasoako “Tren Txikito” zenaren geltoki zaharraren ondoan, Endarlatsako ermita eta errota daude. Pinadi artetik doan granito-bide maldatsutik Olauko lepoa pasatu ondoren (215m), maldatxo bat goitu beharko dugu Lantzen borda etxeraino (490m).
Behin hori pasata bidea samurtzen da eta ikuspegi ederrez gozatzen ahal dugu. Gero, porlanezko bidea aurkituko dugu Auzoberriko baserrietatik Agiñako gainalderaino. GR11 ibilbidearekin topo egiten du.
Agiña-Domiko, Domiko-San Anton eta Lesaka-Domiko alderantzizko ibilbideekin lotzeko aukera dago.
Ibilbidean zehar ikuspegi ederrez gozatzeaz gain, Bera eta Hondarribiko ikuspegi ederrez ere goza daiteke.
