Lesaka – Bera
Luzera: 6,2 Km.
Malda: +150/-170 m.
Ibilbide mota: bide laburra, zabala eta errexa, bainan desnibelarekin.
Lesakako Plaza Zaharretik abiatuta, Antoiu kalea gurutzatu eta Koskontako Bidea kalera ailegatuko gara, Koxkonta jatetxetik gora doan bidea hartuko dugu, harrizko galtzada batetik bide asfaltatu batera ailegatu arte, Maurreneko borda dagoen errepideara hain zuzen ere (215m). Bertatik, galtzadatik joanen gara Legarralde errekaraino (130m), zeharkatu eta eskuinetik jarraituko dugu, erreka ondotik betiere (Berako bide zaharra mendi-mazeletik igotzen da; seinaleak daude eta bidea motzagoa den arren maldatsuagoa da).
Antzinako meatzeetako sarbideen ondotik pasatu ondoren, bide-adarkadura bat ikusiko dugu, hor, eskuinera hartuko dugu Bidasoa ibaira jaisteko, Erramuegi baserriaren ondotik, trenbide zaharraren ibilbidea jarraituko dugu N-121-A errepideraino. Gurutzatu eta Alkaiaga auzorantz jarraituko dugu, ondoren, “Tren Txikito” zena gurutzatu eta Berara ailegatuko gara, Bidasoa gainetik pasatzen den San Migel zubitik (30m).
Ibilbide honek Bidasoako Bide Berdearekin edo antzinako Tren Txikitoko ibilbidearekin egiten du bat.
