Atletismo Eskolako ate irekiak Lesakan!
Super Amara BAT - Atletismo Eskola Lesakan>>> ***8 urtetik aurrerakoentzat.
Bortzirietako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzutik gonbidapen garrantzitsu bat luzatu nahi die eskualdeko bestetako eragile guzioi (ostatu, txozna, elkarte eta herri-taldeetako kideei).
Aurten, bestetako udal puntu moreak kendu eta prebentzio zein arreta profesionala urte osoko lanera egokitzea erabaki dugu, erronka honi 365 egunetan erantzuteko. Bide horretan, erakundeen lana ez da nahikoa; indarkeriari sustraitik heltzeko gizarte osoaren inplikazioa eta ardura kolektiboa ezinbertzekoak dira.
Horregatik, guztion artean sare indartsu bat josteko, formazio saio batera gonbidatzen zaituztegu:
📅 Noiz: Ekainaren 17an, asteazkena, 19:00etatik 20:30era.
📍 Non: Lesakan (Koskontako bidea 7, 2).
📝 Helburua: Erasoen aitzinean nola jokatu ikasteaz gain, bakoitzak bere eremutik ikuspegi komunitarioa lantzen hastea.
🗣️ Hizkuntza: Euskara.
🔗 Saioaren xehetasun guziak (edukiak, kokapena eta informazio gehigarria hemen klik eginda): https://bortziriakberd.eus/2026/06/10/bestetako-eragileei-formazioa/
Guztion artean urteko egun guzietan eraso gabeko gune askeak sortzea da helburua, inor bidean bakarrik gera ez dadin. Zuen ahotsa eta presentzia oso garrantzitsuak dira!
Mila esker aitzinetik eta animatu parte hartzera! 🤝💜
Super Amara BAT - Atletismo Eskola Lesakan>>> ***8 urtetik aurrerakoentzat.
2026ko abuztuaren 24tik irailaren 4ra. Lesakako Herriko Etxean edo Egoitza Elektronikoa - LESAKA Musika Eskola 2026-2027 - Matrikulazioa Abuztua-Iraila>>> &n...
Argazkiak, idatziak....edozein ekarpen izanen da ongi etorria!. Animatu! herribazkarialesaka@gmail.com / kultura@lesaka.eus