Idazleen Egonaldiak Getaria eta Lesakan.
Oihana Arana, Ane Labaka, Josu Ozaita, Iban Garro, eta Ilargi Aristondo idazleek egonaldi bana egingo dute Getaria eta Lesakako ostatuetan. Idazleen egonaldiak 2026-Informa...
Lesakako Udalak , 2025eko azaroaren 12an, Albistur kaleko zoladura eta azpiegitura-sareak berritzeko proiektua aurkeztu zuen Udaleko Pleno Aretoan. Bertan parte hartu zuten Krean S.COOP-ek eta Sasoi Eraikuntzak-ek, proiektuaren xehetasunak eta egutegia azaltzeko.
Proiektuaren edukiak
Albistur kalean zoladura osoa berrituko da, eta euri-uren, ur zikin eta horniduraren sareak eguneratuko dira.
Sareak berritzearekin batera, infraestrukturetan hobekuntza lanak ere eginen dira.
Obrek 5 hilabeteko iraupena izango dute, eta haietatik 4 hilabete trafikoan eragina izango dute.
Era berean, obra honi esker, Albisturren espaloiak sortuko dira, herritarrek oinez lasai eta segurtasunez ibiltzeko aukera gehiago izan dezaten, herriko mugikortasunean aurrerapausoak emanez.
Aparkaleku alternatiboak
Obrek irauten duten bitartean, herritarrei aparkatzeko aukerak bermatzeko, Landazelaitan aparkaleku haundi bat sortuko da.
Mugikortasunari buruzko gomendioak:
Saioan honakoak azpimarratu ziren:
Trafikoaren antolaketa berria
Kostua eta finantzaketa
Informazio gehigarria
Proiektuaren planoak www.lesaka.eus helbidean egongo dira ikusgai datozen egunetan.
Lesakako Udalak atzoko aurkezpenean parte hartu zuten herritarren interesa eta parte-hartzea eskertu nahi du. Udalak informazioa gardentasunez partekatzen jarraituko du, obraren bilakaeraren inguruko berriak emanez.
Oihana Arana, Ane Labaka, Josu Ozaita, Iban Garro, eta Ilargi Aristondo idazleek egonaldi bana egingo dute Getaria eta Lesakako ostatuetan. Idazleen egonaldiak 2026-Informa...
Lesakako Udalak mugikortasun politikan aitzinera pausoak ematen segitzen du, oinezkoen eta bizikletaren aldeko apustua eginez. Azaroaren 6an, ortzegunean, irekiko da Eltzeta...
Ekainaren 5ean aurkeztu ziren Lesakako tokiko merkataritza eta zerbitzuak sustatzeko hiru proiektu , herriko hiru gaztek garatuak, Pueblos VIVID Herriak programaren baitan. ...