2026ko otsailak 2

Idazleen Egonaldiak Getaria eta Lesakan.

Foto noticia

Oihana Arana, Ane Labaka, Josu Ozaita, Iban Garro, eta Ilargi Aristondo idazleek egonaldi bana egingo dute Getaria eta Lesakako ostatuetan.

Idazleen egonaldiak 2026-Informazio guztia>>>

 

Getariako Udalak, herriko hainbat ostalarirekin lankidetzan, idazleentzako egonaldiak eskaintzeko egitasmoa jarri zuen martxan 2024 eta 2025 urteetan. Irabazi asmorik gabeko egitasmo honek, herriko turismo-baliabideak kultur-sortzaileen eskura jartzea eta euskarazko idatzizko sorkuntza bultzatzea ditu helburu.

Aurreko edizioetako parte-hartzaileak –idazleak eta ostalariak– asebeteta gelditu dira esperientziarekin. Horregatik, aurten ere beste deialdi bat egingo dugu 2026 urterako.

Aurtengoak, gainera, badu berritasun bat: deialdia Lesakako herriarekin batera egingo du Getariak. Hartara, bi herrien arteko lankidetza sustatuko da, bi herrietako turismo-baliabideak idazleen eskura jartzeaz gain. Ederra litzateke nazio mailako sarea egiten joatea, gure herrietako baliabideak euskaraz sortzen ari diren kulturgileei eskainiz. Getariako esperientziak interesa sortu zuen lesakarrengan, eta, bi herrien arteko harremanak egin du posible deialdi bateratu hau.

Idazleen Egonaldiak-Deialdia>>>

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Zako-zahar Berdearen Misterioa argituta!

Zako-zahar Berdearen Misterioa argituta!

Ekainaren 5ean aurkeztu ziren Lesakako tokiko merkataritza eta zerbitzuak sustatzeko hiru proiektu , herriko hiru gaztek garatuak, Pueblos VIVID Herriak programaren baitan. ...

Imagen N-121-A // 5 Zatiaren Aurkezpena

N-121-A // 5 Zatiaren Aurkezpena

Hurrengo astelehenean, urriak 28, N-121-A errepidearen 5. zatiaren proiektuaren nondik-norakoak azalduko ditugu. Gonbidatu modura, Nafar Gobernuko Herri-lanen eta Azpiegitu...

Facebook
Instagram
contacto
Volver arriba