Bide publikoetan pasabideen lizentziak arautzen dituen ordenantza
Lesakako Udalak, kale publikoa egokiago antolatzeko lanean, bide publikoko pasabide-lizentzien ordenantza onartu du. Ibilgailu batekin etxebizitza, garaje do lokal batera sart...
Life Nadapta Europako proiektuaren barne, ortzegunean, abenduaren 16an, Lesakako Herriko Etxean, Uholde arriskuari aurre egiteko planaren aurkezpena eginen dute. 19:00etan hasita, Ladis Satrustegui Lesakako alkatearekin batera, Nafarroako Gobernuko hainbat teknikarik hartuko dute hitza. Helburua uholde kasuetan «kudeaketa hobetzeko moduari buruzko ezagutza handitzea» da, «herritarren eta komunitatearen babesa sustatzeko eta arrisku eta mehatxuei aurre egiteko».
Aurkezpen saioa 19:00etan hasiko da. Ladis Satrustegui alkateak ongietorria eginen du eta segidan Pedro Zuazo Nafarroako Gobernuko Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko buruak hitz eginen du. Bere ondotik, Amaya Ruiz Uholdeen aurkako eta Ibai Inguruneko Jarduketen Bulegoko buruak Life Nadapta proiektua aurkeztuko du.
Segidan, Lesakako uholde arriskuari aurre egiteko plana aurkeztuko dute Ladis Satrustegui alkateak eta Javier Loizu NIK Nafarroako Ingurumen Kudeaketako uraren alorreko kideak. Gainera planaren nondik norakoak aletuko dituzte Tesicnor enpresako Santiago Pangua, David Gonzalez ea Beñat Uskola adituek eta galdera-erantzunetarako tartea ere izanen da. Ekitaldia borobiltzeko Jose Javier Boulandier Nafarroako Gobernuko Babes Zibil eta Larrialdi Zerbitzuetako zuzendariak hartuko du hitza.
Lesakarrei eta Lesakako entitate publikoetako, gizarte eta ingurumen erakundeetako, tokiko garapen elkarteetako, kirol elkarteetako, enpresetako, partzuergoetako, nekazaritzako sindikatuetako kideei eta interesa izan dezakeen pertsona orori egin diete ortzeguneko aurkezpenera joateko deia.
Lesakako Udalak, kale publikoa egokiago antolatzeko lanean, bide publikoko pasabide-lizentzien ordenantza onartu du. Ibilgailu batekin etxebizitza, garaje do lokal batera sart...
Chivite kontseilariak eta Satrustegi alkateak hitzarmena sinatu dute Albistur kaleko sareak zolatu eta berritzeko, eta PILaren obren bidez finantzatuko da. NAFAR GOBERNUA H...
Lesakako Udalak herriko gazteen partaidetza bultzatzeko hainbat ekimen eta ahalegin egin ditu azken urteotan. Oraingoa urrats kualitatibo sendoa emateko unea dela iritzita, El...