Igantziko Bestak – Bestabusa
Igantziko Bestak - Betabusa
Lesakako Udalak herriko gazteen partaidetza bultzatzeko hainbat ekimen eta ahalegin egin ditu azken urteotan. Oraingoa urrats kualitatibo sendoa emateko unea dela iritzita, Elhuyar Aholkularitzarekin batera partaidetzan oinarritutako Lesakako gazteen diagnostikoa lantzeko prozesua jarri du martxan. Prozesu honek bi dimentsio izango ditu. Batetik, udalerriko gazteen kezkak, arazoak, beharrak eta interesak ezagutzeko entzute-ariketa bat egin nahi dugu; politika publikoen diseinuan eta garapenean kontuan hartzeko eta gazteriako datozen urteetako plana lantzeko. Bestetik, Lesakako gazteen parte-hartze soziopolitikoaren kulturan eragiteko ariketa ere izan nahi du, hots, entzute-ariketa ez ezik, gazteen eta Udalaren arteko zubiak eraikitzeko ariketa. Prozesua baliatu nahi dugu elkarrizketa hori sortzeko eta indartzeko baldintzak lantzeko eta etorkizuneko Gazteen Foro baten lehenengo haziak ereiteko.
Igantziko Bestak - Betabusa
HITZALDI ZIKLOA Manosfera. Zer da? Matxismo antolatua! Eta zer egin dezakegu? Diskurtso matxistek indarra hartzen dute interneten, eta horiek «manosfera» deitz...
Duela 24 urte Nazio Batuen Batzarrak azaroaren 25a Emakumeen aurkako edozein indarkeria mota desagerrarazteko nazioarteko Eguna deklaratu zuen eta gaur, beste behin, indarkeri...