
Lesakako udalak Olentzeroren inguruko ikerketa antropologikoa egin du
Lesakako udalak Olentzeroren inguruko azterlana egin du, horretarako Labrit Multimedia, S.L. kontratatu du eta emaitzak gizarteratzeko ikusentzunezko bat sortu da eta Lesakako...
Aste honetan aurkeztu da Lesakako Herriko Etxean Ipuin Ibilbideak proiektua, herriko haur eta nerabeentzako jarduera berria. Egitasmoaren helburua gure natura eta kultura ondarea modu hezigarri eta erakargarrian ezagutaraztea da.
Proiektuaren egilea Lide Igoa Fontan da, Ingurumen Hezkuntza eta Kontroleko ikasketak egiten ari den ikaslea, bere praktika aldia herriko etxean burutuz. Proiektuaren barruan, lau ibilbide hautatu ditu, eta horietako bakoitzarentzat ipuin bat sortu du, inguruko ohitura, kondaira eta mitologian oinarrituta. Lan hau udalaren laguntzarekin osatu da, irudiekin eta material osagarriekin, parte-hartzea eta esplorazioa sustatzeko.
Parte-hartzaileek jasoko duten liburuxkak ibilbide bakoitzaren azalpena, ipuina eta QR kodea ditu barne, baita ibilbide guztiak egiteko pasaportea ere. Ibilbide bat bukatzerakoan, Turismo Bulegora joan eta zigilu bat jasotzeko aukera izango dute. Adinaren arabera, 3 edo 4 ibilbide egin ondoren, Ipuin Esploratzailearen Diploma lortzeko aukera izango dute.
Liburuxkaren formatu fisikoa laster izango da eskuragarri; bitartean, online ikusi daiteke honako esteka honetan:
https://heyzine.com/flip-book/4c4ab0d801.html
Eskaintza zabalagoaren barrenean
Ipuin Ibilbideen aurkezpenean, Lesakako Udalak herritarrei eta bisitariei zuzendutako eskaintza zabalagoaren berri eman du. Bertan aurkeztu dira berzeak bertze:
Jarduera horiek guztiak Lesaka eta inguruak modu osasuntsu, dinamiko eta jasangarrian ezagutzeko aukera ematen dute.
Lesakako udalak Olentzeroren inguruko azterlana egin du, horretarako Labrit Multimedia, S.L. kontratatu du eta emaitzak gizarteratzeko ikusentzunezko bat sortu da eta Lesakako...
ERNATU Lesakako Udaberriko Dantza Zikloa da, aurten lehenbiziko edizioa duena. Testurik gabeko Arte Eszenikoetako proposamenek behar duten bultzada ematea du helburu, eta horr...
ALTAK: 2024ko abuztauren 26tik irailaren 4ra. Musika Eskola 2024-2025 Ikasturterako Matrikula-Iraila>>> IZEN-EMATEA>>>>