2025eko martxoak 25

*ERNATU Lesakako Udaberriko Dantza Zikloa*

Foto noticia

ERNATU Lesakako Udaberriko Dantza Zikloa da, aurten lehenbiziko edizioa duena. Testurik gabeko Arte Eszenikoetako proposamenek behar duten bultzada ematea du helburu, eta horretarako dantza eta mugimenduaren inguruan egiten diren ekimen profesional eta ez-profesionalak egitura berean uztartzea bilatu du Lesakako Udalak. Udazkenean testuzko antzerkiarekin Mairu Antzerki Tailerraren eskutik antolatzen den Keinu Leihoak zikloa eredu bezala aitortuaz, herriko kulturaren kudeaketa egoki eta koherentea egitearen baitan kokatzen da ziklo berri honen sorrera.

Horretarako ondoko emanaldiak antolatu dira hurrengo hiru asteetan zehar. Hasteko, larunbat honetan, martxoak 29, Tantirumairu Euskal Folklore Taldearen eskutik, “Tantirudantza”, dantzari txikien eguna ospatuko da, herri osoan zehar. Igandean berriz, martxoak 30, “Quousque Tandem Abutere!” ikuskizunaz gozatzeko aukera izanen dugu, Harriondoa Kultur Etxean, Zuk Performing Artsen eskutik, arratsaldeko seiretatik aitzinera. Apirilan aldiz, bertze bi emanaldi dauzkagu prest, asteburu bakoitzean bat. Apirilaren 6ean, igandea, 19.00etan, “Sin Fichero Adjunto” dantza ikuskizuna, Erain taldearen eskutik, hau ere Harriondoa Kultur Etxean eta apirilaren 12an, larunbata, “Tantirudantza-Helduen Emanaldia” Tantirumairu Euskal Folkloreko dantzariek eskainia, 18.30ean hasita, Plaza Zaharrean. Harriondoa Kultur Etxean izanen diren emanaldien sarrerak www.lesaka.eus web orrian erosi daitezke.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Ipuin Ibilbideak

Ipuin Ibilbideak

Aste honetan aurkeztu da  Lesakako Herriko Etxean Ipuin Ibilbideak proiektua, herriko haur eta nerabeentzako jarduera berria. Egitasmoaren helburua  gure natura eta kultura ...

Facebook
Instagram
contacto
Volver arriba