XVII. Mendeko Eraikinak
Ondare Zibila
Munuzenea etxeaz (27. zenbakia) eta Alzatebaita etxeaz (23. zenbakia) arituko gara.
Munuzenea etxeak ageri duen armarriaren arabera, Hualde sendiari zegokion jauregia izan zen garai batean. Alzatebaitari dagokionez, kontraste handia dago haren solairuen artean: beheko solairua harlanduz egina dago; goikoak, berriz, zurez eta adreiluz. Aipagarriak dira zurean egindako taila-lanak; Berpizkundeko ezaugarriak zein herri-jatorrikoak nahasian ageri dira.