2020eko martxoak 2

“Zaldi Urdina” Ikuskizuna Lesakan

Martxoaren 7an, larunbata, 19:00etan, Harriondoa Kultur Etxean.

Sarrera: 8 € (aldez aurretik Telletxea, Xagu eta Turismo Bulegoan salgai). Egunean bertan sarreran.

Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da, tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan.

Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain traketsarekin batera.

Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira. Astebeteren barruan, 18 urte bete baino lehen. Atzera kontaketa bat da.

Ikerketa amateurraren bidean gurutzatuko dituzte gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interes ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna.

Informazio gehiago>>>

Facebook
Instagram
contacto
Volver arriba