
Bandoa: 2024ko 3. lauhileko ur-horniduraren tasa
2024ko 3.lauhileko ur-hornidura tasa ordaintzeko borondatezko aldia otsailaren 14an hasi da. Bandoa>>> Erreziboa kontsultatzeko edota ordainketa egiteko gure egoit...
Lanak nahi den gai eta luzerakoak izaten ahal dira, eta Hauek aurkezteko epea maiatzaren 20ko 13:00ak (astelehena) izanen da. Lanak, posta elektronikoz kultura@lesaka.eus helbidera bidaltzen ahal dira; bertzenaz, zuzenean Lesakako Udalara ekarri. Aunitz eskertuko genuke, ahal izanez gero, lanak formatu digitalean ekarriko balira.
Leku arazoengatik aurkeztutako testu guztiak sartzea ezinezkoa baldin bada, euskaraz idatzitakoek izanen dute lehentasuna.
Testuak euskaraz idaztera animatzen du Lesakako Udalak.
Lesakako Udalak testuak itzuli ahal izanen ditu, euskaraz argitaratuak izateko.
OHARRAK:
Testuarekin batera egilearen izen-abizenak eta nortasun agiria (azken hau ez da testuan agertuko) bidali beharko dituzue nahitaez. Hauekin batera goitizenak paratu ahalko dira baina betiere izen-deiturak paratuz gero. Elkarte edota erakunde baten izenean idazten denean hauen izena paratuko da baina beti erakunde horren izenean norbaitek sinatu beharko du.
Luzera: gehienez ere bi orrialde (DIN A4an) entregatzen ahal dira.
Jorratzen ahal diren gaiak: herriarekin erlazionatuak izan behar dute, bere historiarekin, antzinako herriko bestekin, kultur edo kirol eragileak (kultur taldeak, kirol ekitaldiak, ikastetxeak, etab.), herriko ekimenak eta mugimendua, ospakizunak eta urteurrenak, xokoak, ohiturak, data edota aipamen bereziak, herriko pertsonaia ezagunak, oroimenak eta eskerrak.
Idatziak irudi edo argazkiz lagunduak joaten ahal dira.
Ez da onartuko pertsona edo talderen bat mindu edo irain dezakeen testurik, eta Lesakako Udalak testu horiek baztertzeko eskumen osoa du.
Lesakako Udalak ez du zertan bat etorri behar argitaratutako iritziekin.
Bertzerik gabe, eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen parte hartzeagatik.
2024ko 3.lauhileko ur-hornidura tasa ordaintzeko borondatezko aldia otsailaren 14an hasi da. Bandoa>>> Erreziboa kontsultatzeko edota ordainketa egiteko gure egoit...
Erakusketa-bozketa epea amaituta, 2025eko Lesakako Inauteriak iragarriko dituen irudia Fred Ramos Lasagak "Zaku Zahar" lelopean aurkeztutako lana izango da. Inauteriak_...
2025eko zirkulazio zergaren borondatezko ordainketa egiteko epea urtarrilaren 27an hasi da. Bandoa>>> Erreziboa kontsultatzeko edota ordainketa egiteko gure egoitz...