Lesakako Sanferminak 2026
Lesakako Sanferminak uztailaren 6tik 11ra ospatuko dira. San Ferminak 2026 - Egitaraua>>> Pilota Partiduak>>> Garraioa - Autobusak: Burunde...
2026ko Sanfermin bestei hasiera emanen dien suziria aireratzeaz Luis Mari Olaetxea Altzugarai arduratuko da. Luis Mari 1958ko martxoaren 27an jaio zen Lesakan eta bertan bizi da gaur egun ere, Nabaz auzoan.
Auzolana gure herriaren altxorrik ederrenetarikoa da, elkartasunaren eta elkarlanaren bidez komunitatea saretzen duen indarra. Banakako interesen gainetik, guztion ongizatea lortzeko indarrak batzearen garrantzia oroitarazten digu tradizio zahar honek. Auzolanean, esku bakoitzak du balioa eta ahots bakoitzak pisua; elkarrekin egoera zailenei aurre egiteko eta herri biziago bat eraikitzeko gai garela erakusten digun eredua da, iraganean egin bezala, gaur egun eta etorkizunera begira.
Eta horretan jardun da Luis Mari buru-belarri azken urte hauetan. Horren ondorio dira berreskuratutako bide ezberdinak, hala nola, Koxkontako bidea, Nabazetik Bordaberrirako bidea, Maurrenekobordatik Otsangoko errekarako bidea, Ponpolliko bidea, Difuntuen bidea… Bereziki aipagarriak dira azkeneko bi hauetan eraikitako egurrezko zubiak, bai eta Berrotarango errekan eraikitakoak. Bideak berreskuratzeaz gain, bertze hainbat lan burutu ditu: urbideak garbitu, eroritako zuhaitz eta adarrak moztu…
Berak ongi oroitarazten digun bezala, bereak ez dira auzolanean aritu diren esku bakarrak izan. Horregatik bereziki aipatu nahi ditu Paxkual Taberna, Joxe Barbero, Danieltzo eta Patxi Errandonearen izenak, egindako lanetan bidelagun izan dituenak.
Lesakako Besta Batzordeak bere aitortza eta eskerrik beroenak helarazi nahi dizkie auzolanean aritzen diren herritar guztiei, Luis Marik botako duen txupinazoan ordezkatuta sentituko diren itxaropenez.
Lesakako Sanferminak uztailaren 6tik 11ra ospatuko dira. San Ferminak 2026 - Egitaraua>>> Pilota Partiduak>>> Garraioa - Autobusak: Burunde...
2026ko Sanferminak iragartzeko kartela eta programaren azala eta gibeleko azala iragartzeko Lesakako Udalak deitutako Kartel Lehiaketaren bozketa epea amaituta, hauek izanen d...
Kartel Lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa maiatzaren 11tik 15era Liburutegian. Sanferminak 2026 - Kartela Lehiaketa-Azala eta kartela 2026>>> Sanfermin...