Martxoak 8 · Emakumeen Nazioarteko Eguna
Feminismoari esker, gaur aukera dugu izan, egon, erran eta erabakitzeko.
Aurten, urriaren 24an, Liburutegien Nazioarteko Egunean, Lesakako Liburutegi Publikoak 10 urte beteko ditu Harriondoa kultur etxean eta, hori dela-eta, jarduera eta ekitaldi bereziak izanen ditugu urte osoan zehar urteurren borobila ospatzeko.
Lehenengo seihilekoan paratu dugun egitaraua honako hau da:
Errezitaldi poetiko musikatua.
Artistarekin topaketa.
Liburu aurkezpena.
Dokumental eta liburu aurkezpena.
Liburu aurkezpena, Xulufrinaken eskutik.
Liburu aurkezpena.
Hitzaldia.
Liburu aurkezpena, drag emanaldia (8 urtetik goiti).
Antzerkia.
Liburu aurkezpena (Literatura geraldiak).
Solasaldia egilearekin.
Ipuin kontaketa.
Hitzaldia.
Udatik bueltan ospakizunekin jarraituko dugu, adi egon!
Bertzalde, Lesakako haurren irakurzaletasuna sustatu aldera, dagoeneko abian ditugun Motxila ibiltaria ekimena (3-5 urte) eta Mintzoan kux kux irakurle kluba (6-8 urte) egitasmoez gain, 9-12 urteko haurrentzat Lesakako Gaztetxoen Irakurle Klub berria (LGIK) abiaraziko dugu Xabi Salaberria gidariaren eskutik.
Feminismoari esker, gaur aukera dugu izan, egon, erran eta erabakitzeko.
Plaza Zaharrean, abenduaren 24ean, 11:30ean. Olentzero eta Jaiotzen Lehiaketa 2025 - Emaitzak 2025eko Olentzero eta Jaiotzen Lehiaketa-Argazki Galeria Olentzero eta...
Azaroak 25 honetan, gizarte osoari deia egiten diogu egunerokotasunean ematen diren indarkeria matxisten aurrean rol aktiboa har dezan. Konpromiso kolektiboaren bidez bakarrik...