2015eko martxoak 27
.eus gara!
Lesakako Udalak gaurtik aurrera .EUS domeinua erabiliko du eta horrenbestez, gure webgunea www.lesaka.eus izanen da.
.EUS domeinua, Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da. Bere helburua euskara eta euskal kultura sustatu eta Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea kohesionatzea da. .eus, hortaz, tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona.
Deja un comentario