2015eko abenduak 11

Erakusketa “Maskaradak eta Ijitoak”

Abenduaren 12tik 19ra, biak barne, Komentuko elizan “Maskaradak eta ijitoak” erakusketa egonen da ikusgai.20151211111056509_0001

Erakusketa honek Xiberoako maskaradak aurkezten ditu, eta zabalago, Europan dauden forma berdintsuak, tzigano edo buhamearen pertsonai ezinbestekoa agertuz. Beraz Tziganoen historia ere aipatzen du Euskal Herrian.

Nicole Lougarot-en ikerketa lanetan bermatzen da nagusiki, bai eta dokumentu anitzetan ere, maskaraden ohiturak eta tzigano populua aipatzen dituztenak. Erakusketak Xiberoako maskaradakariak oro miniaturaz, Hélène Jacquelot-et sortuak,  Xiberoako maskaradetaz 15 argazki, Eliane Heguiaphal-enak eta bi ordenagailu webgune baten edukiarekin euskaraz eta frantsesez, idatziak, argazkiak eta filmak biltzen ditu.

Abenduaren 19an, larunbata, 17:00etatik aurrera erakusketan mintzaldia eta kantaldia izanen dira.

Antolatzailea: Hebentik Elkartea eta Lesakako Udala

Oharra: Burdinaren Museoa erakusketaren egutegi eta ordutegi berean ere irekita egonen da.

Facebook
Instagram
contacto
Volver arriba