2022ko uztailak 1

Cederna Garalur Elkarteak pertsona bat kontratatu nahi du Bortziriak-Malerreka-Bertizarana eskualdeko lehen sektorea eta elikadura sistema suspertzeko

Cederna Garalur Elkarteak pertsona bat kontratatu nahi du Bortziriak-Malerreka-Bertizarana eskualdeko lehen sektorea eta elikadura sistema suspertzeko

Cederna Garalur Elkarteak pertsona bat kontratatu nahi du lehen sektorearen, merkaturatzeko zirkuitu laburren, talde handientzako sukaldaritzaren eta turismo eta merkataritza sektorearen arteko sinergia-aukeretan oinarrituriko eskualdeko ekintza plana martxan jar dezan.

Lanpostu horretarako eskatzen diren gutxieneko baldintzak hauexek dira: Nekazaritza-adar batean, ingurumen-zientzietan eta/edo antzekoetan tituluduna izatea, euskalduna izatea (B2 maila egiaztatu edo baliokiderekin), eta B1 gida-baimena edukitzea.  Horiez gain, positiboki baloratuko da lanpostuarekin lotura duen prestakuntza osagarria, lanbide-esperientzia eta eskualdea ezagutzea.

Lanaldi erdiko kontratua izanen da, abenduaren 31ra arte, eta lana egoki burutuz gero, kontratua luza daiteke.

CVak, hizkuntza-titulazioen kopia konpultsatuak eta lanbide-bizitzaren ziurtagiria info@cederna.es helbidera bidaliko dira, eta mezuaren izenburua “BORTZIRIAK-MALERREKA-BERTIZARANAKO ELIKADURA TEKNIKARIA” izanen da.  Epea 2022ko uztailaren 15ean, 14:00etan, bukatuko da.  Aukeraketa-prozesuari buruzko argibide gehiago jaso dezakezue www.cederna.eu/eus webgunean edo 948 20 66 97 telefono-zenbakian.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Bidasoako Bide Berdea ITXITA

Bidasoako Bide Berdea ITXITA

Hobekuntza lanengatik datorren azaroaren 27tik abenduaren 31a arte, BIDASOAKO BIDE BERDEA itxita egonen da, Berrizaunetik Sunbillako zubi urdina bitarte.

Imagen Lesakako Feriak – Herri galdeketa

Lesakako Feriak – Herri galdeketa

Lehen aldiz, Parte-Hartze Ordenantza erabiliz, herri galdeketa bat egingo da Lesakan. Igande honetan, azaroak 30, lesakarrok Feriak ortzegunean ala ortziralean izatea nahi du...

Facebook
Instagram
contacto
Volver arriba