2022ko abenduak 19

Bortzirietako Berdintasunaren Egoeraren Diagnostikoa

Bortzirietako Udalek eta Berdintasun Zerbitzuak eta bultzatuta, Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren laguntzarekin, Bortzirietako berdintasun egoeraren diagnostikoa egin da. Diagnostikoa bukatuta, hurrengo hilabeteetan Bortzirietako Berdintasun Plana egiteko prozesua jarriko da martxan.

Diagnostikoa egiteko prozesua maiatzean hasi zen eta hainbat hilabete iraun du, bortz herrietako norbanako eta taldeen parte hartzearekin.  Horregatik, eskerrak eman nahi dizkizuegu diagnostiko hau egiteko prozesuan parte hartu duzuen guztiei: herritarrei, Udal eta Mankomunitateetako langileei, ordezkari politikoei, Bortzirietako talde feminista eta eskolei, kirol eta kultura arloko elkarteei eta norbanako moduan parte hartu duzuen guziei.

Diagnostikoaren ondorioen aurkezpen publikoa egin ondoren, herritar guztien eskura jarri nahi dugu txosten honetako informazioa.

Bortziriak 2022_Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren inguruko diagnosia

 

Facebook
Instagram
contacto
Volver arriba