Zabaldika Laukotea -Josetxo Goia
2025eko urtarrilak 12 | 18:00
Harriondoa Kultur Etxea
- Zenbatekoa: 10 €
Nafarroako Zabaldika izeneko herrixkan 650 urte dituen kanpaia izanen dugu lekuko, musika proposamen berri honek izena hartuko duena, hain zuzen ere. Hiru ahots, saxoa lagun, horra laukotea, eliza eta antzeko toki miresgarrietan izan ohi den oihartzuna bostgarren musikaria izanen delarik. Josetxo Goia-Aribe musikaria dugu eskaintza honen sortzailea, abesbatzek duten estetikaz haratago joan nahi izan duena. Garaikidetasunean kokaturiko musika, ausarta, bertzelakoa, hots. Hiru ahotsak ibiliko dira bide zuzen eta zintzo batean, saxoa, ordea, harat hunat, borobilka,esker eskuin, goitti beheitti…
Kontzertuak 10 kanta izanen ditu, beti ere pake eta lasaitasun kutsu haundiz, profanoak eta erreligiosoak elkarri eskua emanen diotelarik.
- Josetxo Goia-Aribe……Saxo sopranoa, sortzailea, zuzendaritza eta konponketak
- Peio Ruiz Huici………………..Lehen Tenorra, ahots kidapena eta zuzendaria.
- Pedro Latasa………………….Bigarren Tenorra
- Julian Irulegui…………………Barítonoa
Zer entzun:
- La Campana de Zabaldika………………………………..Josetxo Goia-Aribe
- Pange lingua………………………………………………..Santo Tomas de Aquino/ J Goia-Aribe
- Me miserum…………………………………………………J.Goia-Aribe
- Maurizia…………………………………………………….. Trad/J.Goia-Aribe
- In The Bleak mid winter…………………………………… Holst/J. Goia-Aribe
- Aldapeko……………………………………………………..Herrikoia/J.Goia-Aribe
- Tres morillas m´enamoran ……………………………… Cancionero de Palacio
- Ex Oriente Lux………………………………………………J. Goia-Aribe
- Silentium……………………………………………………..Charlie Haden/J.Goia-Aribe
- Agur Jaunak………………………………………………..Herrikoia/J.Goia-Aribe