Organo Musika Nafarroan zikloa
2024ko irailak 20 | 19:00
Tourseko San Martin Parrokia
Lesakako San Martin elizako organoa, tresna bikaina izateaz gain, goitiago adierazitakoaren froga da. Batez ere, azkeneko zaharberritzearen ondotik, jatorrizko izaera itzuli baitio eta agerian paratu organogintzaren artearen eta interpretazioaren ikuskera iberiarra. Horretaz, bereziki interesgarria eta egokia da interprete horren bisita hau. Lesakakoa bezalako organoetarako idatzitako musika jotzeaz gain, zenbait azalpen emanen ditu, uler dezagun organogileen eskolen historia eta aberastasuna, hala nola Roqués, Monturus edo Ametzua.