Organo & Tronpeta Kontzertua
2024ko apirilak 28 | 18:30
Tourseko San Martin Parrokia
Kontzertuak ondo bereizitako bi zati ditu.
Lehenengoan, Lesakakoa bezalako musika tresna erromantiko iberiko batentzat pentsatua, garai horretako organorako pieza sorta bat entzun ahal izango da: A. Bruckner (bere bigarren mendeurrenean), C. Franck, J. Stainer, F. Gorriti eta E. Torres.
Bigarren zatian, tronpeta organora gehituko da eta biek Vivaldiren kontzertu bat eta Bachen kantata baten mugimendu bat eskainiko dituzte, azken horren bi berrinterpretazioekin batera, ondorengo bi konpositorek (G. Delerue eta S. Karg-Elert); hortik dator bigarren sail honen izenburua: Barrokoa Barrokotik haratago.
Óscar Candendo Zabala (*1971)
Kataluniako (Bartzelona) Goi Mailako Musika Eskolan organo espezialitateko irakaslea da 2001ean sortu zenetik. Donostiako Artzain Onaren S. I.eko organista.
Musikologian doktorea, Valladolideko Unibertsitatea. Goi mailako irakaslea organo, piano, klabikorda eta ganbera musikako espezialitateetan.
Organo ikasketak Toulousen (Centre d ‘études supérieures de musique et de danse, Irak. Michel Bouvard eta Jan W. Jansen), Bartzelona (Montserrat Torrent irakaslea) eta Stuttgart (Hochschule für Musik und Darstellende Kunst, Bernhard Haas irakaslea). Lehen sariak Espainiako Musika Gazteen Lehiaketa Iraunkorrean (1992) eta «Musika Konpostelan» Nazioarteko Unibertsitate Ikastaroan (1993). Donostiako Orfeoia/Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (2021) Musika Ikerketarako Saria, Vicente Goicoechea Errasti (1854-1916) musika erlijiosoko konpositore arabarrari buruzko lanarekin. Anthologia Sacrako koordinatzailea, 2020an Ficta edicions i produccions-ek argitaratutako Vicente Goicoechearen lanaren bilduma. Kontzertuak Europako hainbat jaialditan.
Mikel Galardi Choperena (Lesaka, 2000).
Lesakako Musika Eskolan ikasketak egin ondoren, 13 urterekin Lesakako Musika Bandan sartu zen. Irungo Kontserbatorian tronpetako espezialitatea lortu zuen, Nikolas Zubiaren eskutik.
Musikex, Extremadurako Goi Mailako Musika Eskolan, tronpeta ikasketak burutzen ditu, Rubén Simeó, Salvador Ibáñez eta Francesc Castelló irakasle dituelarik . Goi mailako tronpetistekin klaseak jaso ditu: Reinhold Friedrich, Jeroen Berwaerts, Andre Schoch, Marcos Garcia Vaquero, Adan Delgado, Roman Rindberger…
2014/15, 2015/16 eta 2016/17 ikasturteetan Euskadiko Ikasleen Orkestran jotzen du.
“Maspalomas International Trumpet festival” ean finalista izan da bi urtez jarraian