Nafarroako Berdintasunerako Institutua – ‘Aniztasuna erein, askatasuna biltzeko’
2022ko abuztuak 8 | 10:00-14:00
Plaza Zaharra
Nafarroako Berdintasunerako Institutuak garatzen duen programa da ‘Aniztasuna erein, askatasuna biltzeko‘, eta bi helburu ditu: batetik, herritarrentzat sexu eta genero aniztasunaren balioei buruz sentsibilizatzea, eta, bertzalde, Nafarroako LGTBI+ pertsona eta kolektiboen ikusgaitasuna bultzatzea.
Horretarako, ibilgailu ibiltari bat prestatu dute, Nafarroako hainbat herritara bidaiatzeko. Espazio ibiltari horren barnean hainbat material eta eduki didaktiko eta ikus-entzunezko daude.