Lesakako Roqués Organoaren Lagunak – Aurkezpena
2023ko azaroak 5 | 18:30
Harriondoa Kultur Etxea
LESAKAKO ROQUÉS ORGANOARI ESKAINITAKO LIBURUAREN ETA DOKUMENTALAREN AURKEZPENA, HERRITARRENTZAKO ONDARE GISA
LESAKA – Harriondoa kultur etxean (Txokobiko auditorioan)
2023ko azaroaren 5ean (igandea) (18:30)
2020tik 2023ra bitartean, Lesakako San Martin elizako organoa zaharberritu da. Roqués anaiek 1893an eraikitako instrumentu ederra da, Iberiar organeria erromantikoaren estetika oso modu argian irudikatzen duena.
Lesakako organoaren historiako etapa berri hau, beraz, ezagutzera emateko aukera ezin hobea da. Lesakako Roqués Organoaren Lagunen Elkarteak organoak herriarekin duen lotura zabaldu nahi izan dugu, lesakar organisten lanaren inguruan trebatu diren edo organoaren hainbat alderdi (materiala eta ez-materiala) XVI. mendean ezagututako lehen instrumentutik ikertu dituzten pertsonen memorian arakatuz. Era berean, interesgarria iruditzen zaigu zaharberritze-prozesuaren alderdi guztiak islatzea.
Helburu horrekin, ikerketa-lan bat enkargatu diogu Iñigo Morentin musikologo eta organistari, eta horrek liburu bat eta dokumental bat argitaratzea ekarri du, hori guztia NextGeneration EU funtsekin finantzatuta.
Liburuaren izenburua:
LESAKAKO ROQUÉS ORGANOA (1893-2023)
130 urte herriari musika eskaintzen.
Lehenik eta behin, Lesakako tradizio organistikoa ezagutu nahi dugu. Bigarrenik, egungo organoari dagokionez, bere ardurapean egon diren organisten lana jakin nahi dugu. Hirugarrenik, Lesakako organoaren eta herrian beti egon den sentiberatasun musikalaren arteko balizko harremana bilatzen dugu.
Azkenik, 2022-23 urteetan instrumentuaren zaharberritzea zergatik egin den planteatzen dugu, baita erabilitako irizpideak zeintzuk izan diren ere.
Dokumentalaren izenburua:
OROITZAPENAK ETA BIRTOPAKETAK
Lesakako Roqués organoaren zaharberritzea (1893-2023)
Egindako elkarrizketetan eta Lesakako hainbat alderditan oinarrituta dago. Binario Estudiok egin du eta José Luis Echechipia (Organista eta CSMNko Organo irakaslea) arduratu da gidoiaz, testigantzen aukeraketaz eta jatorrizko musikaz, zaharberritu berri den organoan oso-osorik grabatua.