Herri Zaintzaile Bat Eraikitzen – Urriak 25erako aurreikusita zegoen Zaintza Jardunaldia atzeratu egin da. Data berria aurrerago jakinaraziko dugu.
2025eko urriak 17 - 2025eko urriak 25
Lesaka
HERRI ZAINTZAILE BAT ERAIKITZEN! Azken hilabeteetan Lesakako zaintza mahaia sortzeko erronkari heldu diogu. Gai askoren inguruan aritu gara: zaintza nola ulertzen dugun, zein behar ditugun, nolako herri zaintzailea eraiki nahi dugun…Orain, zure ahotsa entzun nahi dugu. Zatoz zure iritzia ematera eta zure beharrak adieraztera, guztion zaintza eredua elkarrekin sortzen jarraitzeko. Etor zaitez hurrengo asteotan antolatuko ditugun ekimenetara:
Urriaren 17an, 18:00etatik 20:00etara, Zaintzak karrikan! jarduera egingo da Beheko plazan, iritziak eta proposamenak jasotzeko gune irekia izango dena.
Urriaren 25ean, 10:00etatik 13:30era, Udaletxeko pleno aretoan egingo dira Zaintza Jardunaldia, esperientzien trukea eta gogoeta kolektiboa sustatzeko. ATZERATUA
Guztion zaintzak guztion ahotsa behar du — zatoz eta parte hartu!
ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK
