Bortzirietako Azienda Azoka
Kultur-Ondarea
“Nafarroako erregeengandik 1499an eskuratutako pribilegioa”
Azaroaren hirugarren astearen inguruan ospatzen den Bortzirietako azoka da hau. Bertan salmenta ibiltaria, artisau azoka eta hainbat ekitaldi antolatzen dira egunean zehar.
Egitaraua:
Asteazkena, 18:00etan:
- Ajoarriero lehiaketa Beheko Plazan (Beti-Gazte Elkarteak antolatua)
- Kalejira Lesaka Trikitixa Taldea elkartearen eskutik
Feria Eguna, ortzeguna:
- Artisau erakusketa Beheko Plazan
- Azienda erakusketa-lehiaketa Plaza Zaharrean
- 11:00etan herri kirol erakustaldia Plaza Zaharrean
- 13:00etan bertsolariak eta azienda lehiaketako sari banaketa Plaza Zaharrean
- 17:30etan, pilota partiduak udal pilotalekuan
- 19:00etan dantzaldia Plaza Zaharrean