2026ko uztailak 2
Udalaren eskertza Pedrori
Pedro Lanz Lesakako alkate izan zen, eta herriari egindako ekarpenagatik beti izanen du gure aitortza.
Burdingile aparta ere izan zen. Bere bizitzan zehar sortutako pieza ugari Lesakako Burdinaren Etxeari dohaintzan eman zizkion, eta gaur egun bilduma horrek gure ondarearen zati garrantzitsua osatzen du, bere lanbidea eta jakintza belaunaldi berriei transmititzen lagunduz.
Gure dolumin eta besarkadarik beroena helarazi nahi diegu bere senide eta gertukoei.
