Deialdi honen xedea da Administrari-Ofiziala lanetan pertsona bat kontratatzea oposizio-lehiaketa bidez, Lesakako Udalean sortzen diren beharrei aldi baterako erantzuna emateko (lanpostu
hutsak, lan-bajen ondoriozko behin-behineko ordezkapenak, oporrak eta udal-zerbitzuak indartzeko edozein unean uneko premiak betetzeko egonen da), Nafarroako administrazio publikoetan
sartzeko Erregelamenduan eta langileak administrazio araubidean kontratatzeko arauak ezartzen dituen irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat.
Deialdian parte hartzeko eskabideak Lesakako Udaleko Erregistroan (Plaza Zaharra 1, 31770 – Lesaka) edo bere egoitza elektronikoan (Egoitza Elektronikoa – LESAKA) aurkeztu beharko dira, 2025eko maiatzaren 26ko eguerdiko 13:00ak arte, edo bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako gainerako bideak ere erabil daitezke eskabideak aurkezteko.
DEIALDIA- Oinarriak administrari ofiziala-ALDAKETAK>>>
DEIALDIA- Oinarriak administrari ofiziala
Azterketa
Azterketaren erantzunak
Behin behineko akta PUNTUAZIOAREKIN eta alegatzeko epea >>>
Alegatzeko epea: ekainaren 8ra bitarte.
Behin betiko akta