2024ko uztailak 31

Sarako 61. Kontrabandisten Lasterketa – Abuztuak 25

Sarako Udalak abuztuaren 25ean ospatuko du 61. Kontrabandisten Lasterketa. Urtero bezala, Lesakako Udalak bi korrikalarirekin parte hartzeko gonbidapena jaso du. Lasterketa honetan Lesakaren izenean parte hartu nahi dutenek udal bulegoetan, kultura@lesaka.eus  helbidean edo 948 637 005 telefonoan eman beharko dute izena abuztuaren 20a baino lehen (herrikoek lehentasuna izango dute eta 2 baino gehiago aurkezten badira zozketa egingo da).

Parte hartzeko lizentzia edo mediku agiria aurkeztu behar da.

Bertzalde 2013 eta 2018 artean sortu diren haurrentzako Kontrabandista Ttiki 2024 lasterketa izanen da.

Kontrabandisten Lasterketa 2024 – Informazioa eta izen ematea>>>

Kontrabandista Ttiki 2024 – Informazioa eta izen ematea>>>

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Ur eskasia dela eta hartu diren neurriak

Ur eskasia dela eta hartu diren neurriak

Ur eskasia dela eta, Nabazeko deposituetatik hornitzen den eremuan (Nabaz, Katazpegi eta Otsango auzoko zati bat), ur mozketa eginen da asteburu osoan, gaueko 22:00etatik goiz...

Facebook
Instagram
contacto
Volver arriba