Antzerki Ikastaroa 2026-2027
Lesakako udalak Antzerki Ikastaroa antolatu du ikasturte berrirako. Izen -ematea irailaren 23tik 30era kultura@lesaka.eus edo 690 230 031 telefonoan.
Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak bertako berdintasun egoeraren diagnostiko bat egiteko prozesua martxan jarri zuen ekainean, Udalek hurrengo urteetan berdintasunaren arloan jarraituko dituzten politikak orientatzeko helburuarekin.
Prozesu honen baitan, Bortzirietako egoeraren inguruko informazioa jasotzeko giltzarri diren pertsonekin hainbat elkarrizketa eta tailer parte-hartzaile eraman dira aurrera. Irailean, 18 urtetik gorako biztanleria osoari zuzendutako inkesta batekin emanen zaio bukaera prozesu aberasgarri honi.
Inkesta honen bidez Bortzirietako biztanleriak identifikatzen dituen beharrak, arazoak, aukerak … jaso nahi dira. Inkesta motza da eta funtsezkoa da ahalik eta herritar kopuru gehienaren parte-hartzea; hori dela eta, herritarrei inkestan parte hartzeko eskaera luzatu nahi zaie.
Inkestan parte hartzeko, argazkian ageri den QR-a eskaneatu daiteke edo lotura honetan sartu: https://forms.gle/A7Wyv2L8GN6d1BRc9. Honez gain, inkesta eskuragarri egonen da Berdintasun Zerbitzuaren sare sozialetan (Instagram: berdintasuna_bortziriak eta Facebook: Bortzirietako Berdintasun Zerbitzua).

Lesakako udalak Antzerki Ikastaroa antolatu du ikasturte berrirako. Izen -ematea irailaren 23tik 30era kultura@lesaka.eus edo 690 230 031 telefonoan.
Super Amara BAT - Atletismo Eskola Lesakan>>> ***8 urtetik aurrerakoentzat.
2026ko abuztuaren 24tik irailaren 4ra. Lesakako Herriko Etxean edo Egoitza Elektronikoa - LESAKA Musika Eskola 2026-2027 - Matrikulazioa Abuztua-Iraila>>> &n...