Literatura geraldiak – Irakurraldi Musikatua: Aritz Galarraga eta Ibon RG (Gogoan dut)

2022ko apirilak 23 | 19:00

Harriondoa Kultur Etxea

  • Zenbatekoa: Doakoa

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak sustatutako ‘Literatura-geraldiak 2022’ egitasmoaren baitan, Aritz Galarraga idazleak bere ‘Gogoan dut’ liburua oinarri duela, ibonrg musikariaren laguntzaz, errezitaldi musikatua eskeiniko digu. Emanaldian, oroitzapen aukeratu batzuen irakurketa egiten du Galarragak, eta liburuan agertzen diren abestien bertsioak tartekatuko ditu Ibonrg-ek, gitarra soilarekin, bere eremura ekarrita, cover batzuetan ezin ederragoak, besteetan barre eragitekoak sortuz. Irakurketaren eta bertsioen arteko konbinazioak ikuskizun hunkigarri, aktibatzaile, are irrigarri bat sortzen du emaitza gisa. Lesakako euskarazko irakurle taldeak ‘Gogoan dut’ liburua irakurri ahal izan du Nafarroako Liburutegia Zerbitzuari esker, baina ez da beharrezkoa aldez aurretik liburua irakurtzea ikuskizunaz gozatzeko, herritar orori zuzendutako doako jarduera honetan.

Volver arriba