
Gogoa Pauso Pausoa Bide – Dokumental aurkezpena
31 de enero de 2025 | 19:00
Harriondoa Kultur Etxea

“Gogoa pauso, pausoa bide” dokumentala aurkeztuko du euskara mankomunitateak
Ikus-entzunezkoak Bortzirietan 1970-1990 urteen bitartean euskara biziberritzeko prozesua nolakoa izan zen kontatzen du, garai hartan euskal kultura sustatzen, ikastolak sortzen, helduentzako gau eskolak abian paratzen… aritu ziren zenbait protagonistaren ahotik, eta irudi eta material grafiko ugariz osatua.
Dokumentala ilbeltzaren 31n aurkeztuko da Lesakako Harriondoa Kultur Etxean, eta otsailaren 1ean Berako Kultur Etxean. Bi emanaldiak 19:00etan izanen dira. Arantza, Etxalar eta Igantzin emanaldiak otsailaren 7an izanen dira, 19:00etan.
Mankomunitatea da proiektu honen sustatzailea, eta Katubi ikus-entzunezkoen enpresak ondu du dokumentala. Nafarroako Gobernuaren laguntza jaso du.
Dokumentalaren teaserra: https://youtu.be/M5pBpLef1Xk
Informazio gehiago: https://bortziriak.eus/2025/01/08/gogoa-pauso-pausoa-bide-dokumentala-aurkeztuko-du-mankomunitateak-ilbeltzaren-31n/
EVENTOS RELACIONADOS
