Ipuin Ibilbideak
Zer da?
Ipuin Ibilbideak egitasmoa Lide Igoa Fontanek sortu du, Lesakako Udalean egindako praktikaldian. Proiektu honen bidez, haur eta nerabeei herria modu ludiko eta hezitzailean ezagutzeko aukera eskaini nahi izan die, irakurketaren, kondairen eta esplorazioaren bidez.
Lau ibilbide hautatu ditu Lidek, eta bakoitzarentzat ipuin bana sortu du, herriko ohituretan, kondairatan eta mitologian oinarrituta. Lan hau Udalaren laguntzarekin osatu da, irudiekin eta material osagarriekin osatuz, parte-hartzea eta esplorazioa sustatzeko.
Nola funtzionatzen du?
- Parte-hartzaileek liburuxka jasotzen dute, doan, udaletxean.
- Liburuxka honek barne hartzen ditu:
- 4 ibilbideen azalpena
- ipuinak
- QR kodeak, esperientzia osatzeko
- eta pasaportea, ibilbide guztiak markatzeko.
- Ibilbide bat bukatu ondoren, parte-hartzaileek udaletxera joan daitezke, eta bertan zigilu bat jasotzen dute pasaportean.
- Zigilu guztiak bilduta, adinaren arabera:
- 10 urtera arteko haurrek, 3 ibilbide egin ondoren, Ipuin Esploratzailearen Diploma jasoko dute.
- 10 eta 16 urte bitartekoek, 4 ibilbideak osatu behar dituzte diploma jasotzeko.
Zergatik parte hartu?
- Herriko ipuin eta kondairak modu berezian ezagutzeko.
- Ingurunea esploratzeko eta gozatzeko.
- Familian edo lagunekin egiteko jarduera dibertigarria delako.
- Esperientzia bukatzean, Ipuin Esploratzailearen Diploma jasotzeko aukera dagoelako.
Ipuina hemen dago ikusgai>>>
