Udako Ikastaroak – Denboraren eragina hizkuntzaren garapenean eta hizkuntza nahasmenduetan
2025eko irailak 19 - 2025eko irailak 20
Harriondoa Kultur Etxea
Uda Ikastaro hau bi egunetan egingo da. Ikastaroari hasiera emateko, hitzaldi bat eskainiko da, galderak egiteko aukerarekin, eta jarraian, 0 eta 6 adin tarteari buruzko aurkezpenak egingo dira. Aurkezpen horiek laburragoak izango dira, eta bukaeran, mahai-ingurua egingo da hizlariekin; bertan, hizlariek ez ezik, bertaratutakoek ere parte hartzeko aukera izango dute. Bigarren egunak 6 eta 16 urte bitarteko tartea hartuko du, eta bost hitzaldik osatuko dute, aztergai den gaiaren hainbat alderdi jorratzeko. Amaitzeko, 2024ko azken ikasturtean abian jarri diren bi lanen aurkezpen txiki bana egingo dira.
