KEINU-LEIHOAK 21- Antzerki Jardunaldiak
2025eko azaroak 30 - 2025eko abenduak 12
Lesaka
Azaroak 30 – Heriotzak Edurdo du izena-Formol Laborategia
Heriotzak Eduardo du izena esperimentu bat da, soinu instalazioa, performancea eta antzerkia uztartzen dituena, fisikoa eta birtuala denaren arteko mugak esploratu eta publikoaren eta eszenatokiaren arteko ohiko hesiak ezabatzen dituena. Mundu Poesia Kaierak jolas eszeniko bilakatu da. Poemek gai unibertsal eta sakonak lantzen dituzte, hala nola, bizitza eta heriotza, eztanda eta bakea, gelditasuna eta bibrazioa, isiltasuna eta kantua eta antzeko dualidadeak. Horiek proposamen dramaturgiko bilakatu dira, bizipen sentsorial bat eragiteko paisaia (edo pantaila) bat marraztuko da oholtzan, bideojoko batean bezala.
Abenduak 6 – Pinpilinpauxa horiak-Mairu Antzerki Tailerra
Mugako ostatua da Pinpilinpauxen Benta, eta Maritxu bertako nagusi eta langilea. Sua biztu da inguruko mendi eta basoetan, eta suak inguratu du ostatua. Bertara doan errepidea zein gainerako bide guziak moztuta daude. Komunikabide guziak ere erori dira. Isolaturik geratu dira, Maritxu bezala, bertan dauden bezero guziak ere.
Zazpi tximeleta etxaldean preso. Horietariko bakoitzak, bere alderik ederrena erakutsi nahi izanagatik ere, iraganeko har bat darama berarekin.
Beraien arteko mesfidantza areagotu baino ez denean egiten, nor bere kapuluan sentitzen da seguruen.
Abenduak 7 – Nor naizen baneki-Axut eta Artedrama
Nor naizen baneki… Zuk badakizu? Jakin nahi zenuke? Bada jakin ondoren damutu denik? Angelu guztietatik nahi zenuke zeure burua ikusi, ala behar da angelu itsu bat? Ezagutu daiteke norbere burua isolatuki, norbere ingurunea ezagutu gabe? Nola jakin, zinez, zarena zarela? Gurasoen ispiluan? Seme-alabenean? Aztarnei esker? Nola jakin nor Azaren, ingurune aldakor batean etengabe aldatzen dena bazara?
Ez ote da antzerkia barne indusketarako tresnarik onena?
Abenduak 12 – Alperrak, tunanteak eta maleanteak-Gilkitxaro Antzerkia
Pili, Mili eta Willi exiliatutako hiru inurri dira.
Normalitatera bidaia egin nahi izango dute, derrigorrezko lanik ez dagoen lekura ihesaldia, ustezko paradisura, alegia. Baina normalitatea, formalitatea omen da, kondena. Hiru inurri hauek pertsonen bizimodua demasekoa dela pentsatu izan dute beti. Ospa egindako intsektuek idealizatuta dute bi hanketako ugaztunen unibertsoa. Baina gizakion mundura iritsi bezain pronto aurreiritzi guztiak eroriko zaizkie.