Haurren Laguna den Hiria
UNICEF-en Haurren Laguna den Hiria proiektuaren baitan, diagnostikoa gauzatzeko inkesta hau bidaltzen dizuegu Lesakako Udaletik. Bertan bilduko ditugun datuak beharrak identifikatzeko lagungarri izango zaizkigu eta ondotik plangintza bat osatuko dugu, behar hauei erantzuna ematen saiatzeko. Honekin batera, link bat bidaltzen dizuegu, proiektuaren nondik norakoa azaltzen duen bideo batekin https://drive.google.com/file/d/1tzeAdyH_aa8hOQdrWtpPMy95MEWAEwHB/view?usp=sharing
Aldez aurretik, mila esker zuen denboragatik.
Helduentzako inkesta: https://forms.gle/X3zCedVFeuxBZYBg6
Haurren/Nerabeentzako inkesta: https://forms.gle/jkzdtv8cji4T1tNx9