Zabaleta Dorrea

abendua 8, 2012

Zabaleta dorreak, jasandako aldaketak eta guzti, bere harrizko zama hedatzen du begibistara. Onin bertzaldean, 1444ez geroztik egina -urte hartan erori baitzen Ochoa de Lópiz gaztelanierren preso, hauek dorre zaharra erre zutelarik -, betebehar militarreko eraikuntza zela ezin da ukatu. Zabaletatarrek Behe Erdi Aroko jauntxo papera bete zuten Igantzitik etorriz geroztik. Lesakan eta inguruan saiatu ziren, Berako Altzatetarrak zituztela etsai. Oraindik XVII.ko hasieretan Bortzirietako kapitaintza gordetzen zuten, hala nola, errota, ola eta botere sozioekonomikoa bideratuko zuten edozer kontrolatzen zute.

Dorrearen hegoaldean, Arretxea karrikaren aldetik, ikus daitezkeen bertze eraikuntzaren aztarna itxekiak, dorre zaharrarenak direla uste zuen Caro Barojak.

2009an burutu ziren azkeneko zaharberritze lanak eta aitzinako itxura berreskuratzen saiatu izan dira.

Adibidez teilatua; azkeneko berritze lanen aurretik teilatu batek estaltzen zuen dorrea bainan egun jatorriz zuen “cadalsoa” berreskuratu da, Caro BArojak aipatzen zuen bezala.


<< atzera

' . _x( '→', 'Next post link', 'cc' ) . '' ); ?>