Olentzero
Kultur-Ondarea
Gaur egun, zaila egiten zaigu Eguberri bestak Olentzero gabe irudikatzea. Pertsonaia konplexua dugu Olentzero, mitologiaren eta tradizioaren baitan dagoena. Hondarreko urte hauetan, Euskal Herriko zati handi baten eguberri-ohituren adierazgarri izateaz gain, biztanleria hagitz kontsumismozalearen ikur bihurtu da Olentzero.
Hala ere, ez ahantzi, lekukotasun anitzek erran digute Bidasoaldean sortu eta kokatu zela Olentzero.