2023ko urriak 10

Urriak 15- Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna: Denbora, presentzia, ahots eta bizitza gehiago

Urriaren 15ean, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen dugun egun honetan, “Denbora, presentzia, ahots eta bizitza gehiago” lelopean, Berdintasun Teknikaria duten Nafarroako Toki eta Lurralde Erakundeek bat egin nahi dute egun honen ospakizunekin, zainketa sisteman landa emakumeek egindako ekarpena nabarmentzeko. Aspalditik, gure ama, amona eta arbasoak bizitzaren zaindari eta gure lurraldeetako zaintzaile izan dira. Askotan ikusezin eta isilduak, gure familia, komunitate eta ingurune naturalen zaintzaren zama eraman dute beren bizkarrean.

Lesakako Udalak kanpaina honekin bat egiten du, Udalak egindako azken osoko bilkuran ondoren atxikitzen den adierazpen instituzionala onartuz.

Adierazpen instituzionala>>>

Informazio gehiagorako: berdintasuna@bortziriakberd.eus

Volver arriba