2023ko azaroak 30

Turismo Bulegoa eta Burdinaren Museoa

Astelehenean, abenduaren 4an, Lesakako turismo bulegoa eta bertan kokatzen den Burdinaren Museoa irekiko dituzte hilaren 10a arte, abenduko zubia dela eta. Bertan, herriari eta eskualdeari buruzko informazioa jasotzeaz gain, museoa ere ikusteko aukera egongo da, dena dohainik. Ordutegiari dagokionez, aste tartez goizeko 10etatik 13:30etara eta 16etatik 18:30etara eta asteburua 10etatik 14etara. Asteartean, abenduaren 5ean, itxita egongo da.

TURISMO BULEGOKO KARTELA – ABENDUKO ZUBIA

Volver arriba