2023ko uztailak 28

Sarako 60. Kontrabandisten Lasterketa – Abuztuak 27

Sarako Udalak abuztuaren 27an ospatuko du 60. Kontrabandisten Lasterketa. Urtero bezala, Lesakako Udalak bi korrikalarirekin parte hartzeko gonbidapena jaso du. Lasterketa honetan Lesakaren izenean parte hartu nahi dutenek udal bulegoetan, kultura@lesaka.eus  helbidean edo 948 637 005 telefonoan eman beharko dute izena abuztuaren 21a baino lehen (herrikoek lehentasuna izango dute eta 2 baino gehiago aurkezten badira zozketa egingo da).

Parte hartzeko lizentzia edo mediku agiria aurkeztu behar da.

Aurtengoa gainera bertze hiru ekimen gehitu dira:

  • Sorgina Trail, emazteen lasterketa,  (Olhain ikastolak antolaturik).
  • Ttiki Kontrabandisten Krossa, kronometro eta sailkapen gabeko haurrentzako lasterketa. Bertan 2012eta 2017. Urteen artean sortutako haurrentzat.
  • Sortzaile eta Ekoizleen Merkatua. Izen ematea abuztuak 14a baino lehen.

Kontrabandisten Lasterketa 2023

Sorgina Trail 2023

Kontrabandista TTiki 2023

Sortzaile eta Ekoizleen Merkatua

 

Volver arriba