2022ko abuztuak 2

Sarako 59. Kontrabandisten Lasterketa – Abuztuak 28

Sarako Udalak abuztuaren 28an ospatuko du 59. Kontrabandisten Lasterketa. Urtero bezala, Lesakako Udalak bi korrikalarirekin parte hartzeko gonbidapena jaso du. Lasterketa honetan Lesakaren izenean parte hartu nahi dutenek udal bulegoetan, kultura@lesaka.eus  helbidean edo 948 637 005 telefonoan eman beharko dute izena abuztuaren 23a baino lehen (2 baino gehiago aurkezten badira zozketa egingo da).

Parte hartzeko lizentzia edo mediku agiria aurkeztu behar da.

Aurtengoa gainera bi lasterketa gehitu dire:

  • Sorgina Trail, emazteen lasterketa, 9:30etan (Olhain ikastolak antolaturik).
  • Ttiki Kontrabandisten Krossa, 16:30etan, kronometro eta sailkapen gabeko haurrentzako lasterketa. Bertan 2011eta 2016. Urteen artean sortutako haurrentzat.

Kontrabandisten Lasterketa 2022 (araudia)

Sorgina Trail 2022 (araudia)

Kontrabandista TTiki 2022 (araudia)

 

Volver arriba