2021eko abuztuak 2

Sarako 58. Kontrabandisten Lasterketa – Abuztuak 29

Sarako Udalak abuztuaren 29an ospatuko du 58. Kontrabandisten Lasterketa. Urtero bezala, Lesakako Udalak bi korrikalarirekin parte hartzeko gonbidapena jaso du. Lasterketa honetan Lesakaren izenean parte hartu nahi dutenek udal bulegoetan, kultura@lesaka.eus  helbidean edo 948 637 005 telefonoan eman beharko dute izena abuztuaren 23a baino lehen (2 baino gehiago aurkezten badira zozketa egingo da).

Parte hartzeko lizentzia edo mediku agiria aurkeztu behar da.

Aurtengoa gainera Ttiki Kontrabandisten Krossa ere antolatu dute. Bertan 2010(11 urte) eta 2015 (6 urteraino) haur guztiak parte hartzen ahal dute, lizentziarik gabe.

 

Volver arriba