2023ko urriak 26

Lesakako haur eta gazte taldeak dinamizatzeko arduraduna kontratatzeko deialdia

Aurten ere haur txokoak antolatu ditu Lesakako udalak, horretarako haur eta gazte taldeak dinamizatzeko arduraduna kontratatu nahi da.  Eskaerak Lesakako Udalaren egoitzan (Plaza Zaharra 1. 31770 Lesaka) aurkeztu behar dira, 2023ko azaroaren 3 arte, 14:00ak baino lehen modu hauetan:

  • Aurkezpen pertsonala Lesakako Udaletxeko Erregistroan: 13:30.
  • 39/2015 Legearen 16.4 artikuluko baliabideak erabiliz aurkeztuz gero: 23:59.
  • Eskaerak posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten eskabideari, ziurtatu aurretik. Gainera, Lesakako Udalari jakinarazi beharko zaio posta elektronikoz (udala@lesaka.eus); betiere, aurkezteko epearen egun eta orduen barrenean.

Deialdiaren oinarriak>>>

Eskaera orria>>>

Volver arriba